Skip navigation.

TXOTX DENBORALDIA

Aurtengo sagardoa lehorra eta lurrintsua da

Gaur eman diote hasiera txotx denboraldiari Astigarragan. Kalitate handiko sagardoa, lehorra eta usaintsua omen da aurtengoa.

Martin Lasarte, Mikel Aranburu eta Jokin Aperribay izan dira sagardo berria dastatzen lehenak.
(Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

ASTIGARRAGA-. Ehungarren urteurrena dela-eta, Realeko Martin Lasarte entrenatzaileak, Jokin Aperribay lehendakariak eta Mikel Aranburu kapitainak izan dute txotx denboraldiari hasiera emateko ohorea, Astigarragako Petritegi sagardotegian. Talde txuriurdineko gainontzeko jokalariek ere ez dute aukera galdu nahi izan eta han izan dira.

Aurten bederatzi milioi litro sagardo egin dituzte Euskal Herriko ekoizleek, iaz baino %30 gutxiago. Horren arrazoia, aurten sagar gutxi izan dela. Nolanahi ere, kalitate handiko sagardoa omen da, lehorra, garraztasun gutxi eta usain handikoa.

Astigarraga inguruko sagardotegiak prest daude dagoeneko denboraldi berria hasteko, eta krisi garaia bada ere, bezero kopuruarii eusteko esperantza dute.

Igandean, berriz, Hernani aldeko sagardotegiek emango diote hasiera txotx denboraldiari.

www.gara.net

Erantzun

  • HTML markak baimenduta: <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago