Skip navigation.

Euskal sagardoaren sorrera

SAGARRAREN SORRERA
Nahiz eta sagardoaren sorrera eta jatorriari buruzko datu gehiegirik ez izan, jakin badakigu bai sagarra eta bai sagarrondoa aspaldidanik ezagutzen ditugula.
Batzuen ustez fruitu hau bertakoa da edota generazio espontaneoz sortutakoa. Izan ere, "Sagar" hitza abizen askotan agertzen da herrialde honetako toponimian.

Beraz,oso zabaldua badago ere, sagarra arabiarren bitartez sartu zeneko iritzia guztiz faltsua da. Seguruenik ere, euskaldunek sagardoa egiten erromatarren garaian ikasi bai zuten.
Erdi Aroan "Pomacium" eta "Pomata" latinezko hitzak erabiltzen ziren sagarretik sortutako edariak izendatzeko. Hemendik eratorriak dira "pomade" frantsesa eta "pomarada" asturiarra. Gaztelaniazko "sidra" hitza latineko 'sicera' dator, beste hau, berriz grekerazko "'sikera'"tik.

LEHEN ZITA IDATZIAK
Luis Mitxelenaren'Textos arcaicos vascos' liburuan irakur daiteken arabera, sagar edo sagarrondoei buruzko lehen idazkiak XI. mendekoak dira. Orain arte aurkitutako zitarik zaharrena 1014ko apirilaren 17k.ekoa da. Data honetan, Nafarroako Santxo Handia Erregeak diploma bat eskaintzen dio Leireko Monasterioari; bertan irakur daitezke sagar eta sagardoari buruzko erreferentziak.

Beste hainbeste, Pirinioak gurutzatzen zituen Santio bidea (Orreagako bidetik) egin zuten bidaiari batzuek idatzirik utzitako izkribuetan. Bertan bidean ikusitakoa sagardo eta sagarrondoei buruzko erreferentziak aurki bai daitezke.

Aymeric Picaudek , 1134 urte inguruan Santiago bidaiariaren Gida idatzi zuen. XII. mendean, Landetatik pasatzean ikusi zuen antzutasunaz hitz egiten du, lur lau eta hondartsuak, ogi, ardo, haragi eta arrainen faltan. Ondoren Dax eta Bordeleen ikusitako abundantziaz hitz egiten du, bere ardo eta ogiz, baina Euskal Herrira sartzean bere bizilagunen hizkuntza ulertezina omen zen ezaugarririk garrantzitsuena; bere deskribapenaren arabera, herrialde osoa baso itxiz eta mendi altuz osaturik zegoen eta bertan ez omen zegoen ez ogi, ez ardo, ezta ere bestelako elikagairik, sagar, esne eta sagardoa ezik.

1609an, Bordeleko parlamentuak bidalirik, Euskal Herrira Pierre de Lancre iritsi zen Inkisitzailea izanik ehunaka kondenatu zituen heriotzara bekatari izateagatik.

Bere ustez, euskaldunak pertsona madarikatuak eta bekatariak ziren, Jainkoagandik urrun zeudenak. Izan ere Adan galbidean jarri zuena sagarra izan zen eta bere usteen arabera sagarra bekatuaren parekoa zen. Sagardoa sagarretik ateratzen zenez, eta euskaldunek sortzen zutenez, hauek ere bekataria hutsak ziren.

SAGAR HITZATIK ERATORRITAKO TOPONIMOAK
Sagardoaren antzinako izaeraren froga garrantzitsuenetako bat sagar hitzetik datozen toponimo eta abizen ugariak dira. Dokumentaturik dagoen lehen toponimoa 'sagarro' hitza da, 1291an Nafarroan agertutako dokumentu batean. XIV. mendeaz geroztik 'sagar' hitzetik datozen izen eta abizenei buruzko erreferentziak ugariak dira. Honela 1348 urtean, Azpeitian, Sagastizabal izena, 1347an HERNANIn Sagasti, eta Beasainen Sagastigutxia ageri dira.

Egun 'sagar' hitzetik eratorritako abizen ugari ezagutzen ditugu:
Apalasagasti, Bisagasti, Olasagasti, Oruesagasti, Sagarbide, Sagarburu, Sagardui, Sagardibeltz, Sagarna, Sagarmingorri, Sagarza, Sagastizabal, Sagasta, Sagastabeitia, Sagastagoitia, Sagastibarren, Sagastibel, Sagastiberri, Sagastiberriaran, Sagastiburu, Sagastieta, Sagastieder, .....

Edo, sagardoarekin erlazioa dutenak:
Dolaretxe, Tolare, Tolareberria, Tolaretxipi, Tolaretxiki, Tolaregoia, Tolareta, Tolarezar, Txiskuene, Upabi, Upategi, Upelategi, ...

Sagardoaren aintzinako proba garrantzitsuenetako bat sagar hitzetik datozen toponimo eta abizen ugariak da. Dokumentatuta dagoen lehen toponimoa 'sagarra' hitza da, 1291an Nafarroan agertutako dokumentu batean. XIV. mendeaz geroztik 'sagar' hitzetik datozen izen eta abizenei erreferentzia egiten zitak ugariak dira.

Honela 1348 urtean, Azpeitian, Sagastizabal izena, 1347an HERNANIn Sagasti, eta Beasainen Sagastigutxia ageri dira.

Gaur egun 'sagar' hitzetik eratorriak diren abizen asko ezagutzen dira:

Apalasagasti, Bisagasti, Olasagasti, Oruesagasti, Sagarbide, Sagarburu, Sagardui, Sagardibeltz, Sagarna, Sagarmingorri, Sagarza, Sagastizabal, Sagasta, Sagastabeitia, Sagastagoitia, Sagastibarren, Sagastibel, Sagastiberri, Sagastiberriaran, Sagastiburu, Sagastieta, Sagastieder...

Edo, sagardoarekin erlazioa dutenak:

Dolaretxe, Tolare, Tolareberria, Tolaretxipi, Tolaretxiki, Tolaregoia, Tolareta, Tolarezar, Txiskuene, Upabi, Upategi, Upelategi...