Gainbeheraren hasiera
XVII mendetik aurrera, Euskal Herriko sagastiak gero eta urritzagoak dira, gehienbat barrualdeko herrietan.Sagastiak artasoroengatik ordezkatzen dira.
Gainetik Araban eta Nafarroan zegon ardoa edateko ohitura Euskal Herri guztira zabaltzen da sagardoaren kalterako. Ardoa sagardoak baino indar gehiago eman eta lan gogorra egiten zutenentzat aproposagoa zenaren ustea hedatzen hasi zen baserritarren artean. Era honetan sagardoa guztiz baztertu egin zuten. Araba izan zen sagastiak galdu zituen lehen herrialdea, Lapurdi eta Nafarroa ondoren. Lehengo sagastiak artasoro, galsoro eta mahasti bihurtu ziren pixkanaka.
Gainera ardoarekin etekin handiagoa ateratzen zuten elkartruke komertzialetan. Azkenean sagardoa neurri txikietan produzitzen zen eta baserrietako kontsumorako soilik.
Gipuzkoan eta Bizkaian nahiz eta XX mendearen hasieran zuhaitz asko egon, aurreko mendearekiko izan zuen jaitsiera izugarrizkoa izan zen. XX. bukaeran sagastiaren desagerpena errealitatea bihurtzen da.
Nola da posible antzinako kultura den sagardo eta sagarraren desagerpena?, Zergatik jasaten du sagardoa halako galera XX. mende hasieran?