Diru laguntzak
Sagardotarako Sagarrondoak Aldatzeko Dirulaguntzen Oinarriak eta Moten Zerrenda
1997-98 Kanpaina
Zubietako Esperimentazio Finka G¡puzkoako Foru Aldundia.
Jaizubia auzoa z/g, Tel: 943612025, Fax: 943611751 HONDARRABIA

Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentua
Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Agricultura y Medio Ambiente
SAGARDOTARAKO SAGARRONDOAK ALDATZEKO DIRULAGUNTZEN OINARRIAK
Gipuzkoako Foru Diputazio Txit Garaiaz egin zuen sagardotarako sagarrondoak landatzeko dirulaguntzaren kanpainari jarraituz, aurtengo kanpainan zehar jarraituko diren oinarriak ezaguterazten dizkizuegu, landaketa horiek diru laguntza jaso dezaten.
1997-98 KANPAINARAKO BALDINTZAK
Lehena.- Landareen erosketa, ordainbidea, eta dirulaguntzak:
Landareak Diputazioaren "Zubieta Landetxea" Hondarribiko Mindegitan erosi ahal izango dira (1) . Landareak jasotzeko unean, Gipuzkoako Kutxa D.F.G. Agricultura- Ingresos 316385/4 zk. kontuan sartu dela ziurratzen duen ordezkagiria aurkeztuko da. Landare bakoitzaren salneurria 500 pezetakoa da.
Behin Diputazioko Teknikoek landaketa orri honetan adierazten diren baldintzen arabera burutu dela egiazta dezatenean, Diputazioak landareek balio dutenaren adinako dirulaguntza emango du. Zenbateko hori eskaera-inprimakian agertzen den titularraren kontu korronte edo libretan sartuko da.
Gehienezko dirulaguntzak eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da FRUITEL (Frutazainen elkargoa) Tfnoa: 493294 elkarteko partaide izatea, sagardotarako sagarrondoen atalean.
Dirulaguntza horiek jasotzen dituztenak sagarrak etxerako izateko edo Gipuzkoako Sagardogileen elkarteari saltzeko, kompromisua hartu beharko dute.
Halaber, ustiapenetako titularrek nahikoa gaitasun eta ezagutza eduki beharko dute sagarrondoen hazkuntza aurrera eramateko. Horrela ez balitz izango, lan horretarako prestatuta dauden zerbitzuak kontratatuko dituztela hitzeman beharko dute.
Hirigintzako baimena lortu nahi diren ustiapenen kasuan, 2 ha-ko sagarrondo saila eduki behar da landaketa erregular intentsiboan eta 3 ha-koa, berriz, landaketa extentsiboan.
(1)Eros daitezke landareak, era berean, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Mintegi Landereen Saltzaileen Erregistro orokorrean inskritatuta dagoen edozein mintegitan. Azken kasu honetan eman daiteke dirulaguntza sagardoa egiteko barietate egokiak direnean, landareen zerrenda, kopurua eta zein patroian txertatuta dauden adieraziz faktura aurkeztuko denean.
Bigarrena.- Landaketa Gipuzkoako Lurraldean egin beharko da eta ustiapen bakoitzeko gutxienezko saga rrondo-kopu rua 100ekoa izango da.
Hirugarrena.- Ez dira sagarrondoak jarriko, orientazio noranahikoa izanik ere, sakontasun gutxi duten lur goldagarrietan edo erraz lohitzen direnetan eta oro har sagarrondoaren hazkuntzarako egoki ez diren lursailetan.
Laugarrena.-Lursailaren prestaketa.
a) - Landaketa patroi frankoari jarraiki txertatutako barietateak erabiliz egiten bada (hazitik datorren patroia) , banan banako zuloak egitea eta enborraren inguruan 0,5 metroko erradioan lurra haitzurtzea aski izango da.
b) - Patroi klonalari jarraiki txertatutako barietateak erabiliz (patroi enanizatzailea) egiten bada landaketa,lursailaren azalera osoa haitzurtzea gomendatzen da.
c).- Simaurra erabiltzen bada, oso egina izan beharko du eta arbola ez du zuzenean ukitu behar.
Bostgarrena.- Landaketa eta markoak.
Landatzerakoan txertualdea ez da lurperatuko, eta lurraren azaleratik 5 cm-ra geratu beharko du.
Barietateak patroi frankoari jarraiki txertatuak badaude, landareen arteko bitartea 8 metrokoa izango da.
Barietateak patroi klonalari jarraiki badaude txertatuak, landaketa-bitarteak patroiaren nahiz aukeratutako hazkuntza sistemaren menean egongo dira:
Distantzia metrotan:
| Hazkuntza-sistema | Patroia | Lerro artean | Arbola artean |
| Ontzian | FM 7 | 5 - 7 | 4 - 6 |
| MM 106 | 5- 7 | 4 - 6 | |
| MM 111 | 6- 7 | 5 - 7 | |
| Erdiko ardatzean |
3 patroietan | 4 - 5 | 2,5 |
Seigarrena.- Sagasti berrian inolako ganadu motarik ezingo da larreratu. Dena dela, ganadua larratzera emango den kasuetan egin ditzaketen kalteetatik babestuta egon behar dute landareek.
Zazpigarrena.- Norberak egindako txertaketak.
Laborariak bere txertaketa propioak egingo dituen kasuan, landaketa subentzionatua izan dadin, egin aurretik Diputazioak kontrolatu egin beharko du txertagaia, era berean lursailean duen kokalekua ezagutu eta anotatu.
Zortzígarrena.- Lursail bakoitzean gutxienez 5 barietate exigituko dira, bakoitzak haren %20a hartuko duelarik, reineta barietateak ezik, %25a har baitezake.
Eskaera.- Landare eskaera Hondarribiko Zubieta Etxaldean, horretarako egongo diren inprimakietan aurkeztu beharko da. Mintegi partikularretan erosiko balira landareak, eskatzaileak Zubieta Etxaldean emango du horren berri.
SAGASTIEN JARRAIPENERAKO BALDINTZAK
Landaketa egin ondorengo urteetan sagastiak behar bezala zaintzeko, ondorengo zeregin hauek gomendatzen dira:
1-Landaketa egin ondoko lehenengo bost urteetan, landarea inguratzen duen lursaila behar bezala jorratua eduki beharko da, sustraiek hartzen duten lurzatiaren azaleran gutxi gora behera.
2.-Landaketa egin eta urtebetera hazkuntza inausketa egin behar da, baita ere zaintza inausketak hazkuntzako gainerako urteetan.
3.-Lurraren analisia egin ondoren, handik ateratako emaitzei jarraiki ongarriztatu egin behar da. Analisi hori Diputazioak dituen laborategietan egingo da, interesatuek hala eskaturik.
4.-Beharrezko tratamendu, fitosanitarioak egitea komeni da, batez ere negualdikoak.
Foru Diputazioko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko teknikoek prest daude gai guzti honi buruz egindako galderei erantzuteko. Horretarako Eskualdeetako Nekazal Bulegoetara joan behar da.
1997-98 kanpainarako Hondarribiko zubieta Etxaldean eskura daitezkeen sagar-landare moten zerrenda.
ZAPOREA |
PATROI FRANKOAN TXERTATUAK |
PATROI KLONALEAN TXERTATUAK |
|
EM 7 |
MM 106 |
||
GARRATZAK |
Geza miña | geza miña
Moko |
geza miña
Moko |
MIKATZAK ETA GAZI GOZOAK |
Errezila
Manttonia Mendiola Txalaka Udare zuria Urdin Urtebi txikia |
Errezila
Manttonia Mendiola Txalaka Urdin Urtebi handia Urtebi txikia |
Errezila
Manttoni Txalaka Urdin Urtebi txikia |
GOZOAK ETA GEZAK |
Mokote
Mozoloa Patzuola |
Mozoloa
Patzuloa |
Kokote
Mozoloa Patzuloa |
SAGARRONDOETARAKO TXERTAKAK
Txertatutako sagarrondoen sendotasuna, erabilitako txertakaren arabera
Txertaka |
Hartzen duen tamaína, heldua denean |
Nola Sustaitzen den |
Lur mota desberdinetara nola egokitzen den |
| Frankoa (hazikoa) | %100 |
Oso ondo | Erraz |
| M-25 | %90 |
Oso ondo | Erraz |
| MM-109 | %80 |
oso ondo | Erraz, baina lur oso hezeak ez zaizkio komeni |
| MM-111 | %70 |
Oso ondo | Erraz, lur hondartsuak eta lehorrak ere onartzen ditu |
| M-2 | %70 |
Ondo | Erraz, baina lur oso hondartsuak edo hezeak ez zaizkio komeni |
| MM-106 | %50 |
Ondo | Erraz, baina lur hezeak ez zaizkio komeni |
| M-7 | %50 |
Ondo | Erraz, baina lur oso arinak ez zaizkio komeni |
| M-26 | %30 |
Hala-hola | Lur ona behar du, ez zaizkio komeni lur arinak |
| MARK | %25 |
Hala-hola/ondo | Erraz, baina lur arinak ez zaizkio komeni |
| M-9 | %20 |
Eskas | Lur ona behar du, ez zaizkio komeni lur arinak |
| M-27 | %10 |
Eskas/Hala-hola | Lur oso ona behar du |