Skip navigation.

Sagar jotzea

SAGAR JOTZEA

Sagarra txikitu edo zatitu baino, lehertu egin behar da. Sagarra jotzearen sekretua mamiak duen "gelatxo" txiki batzuek lehertzea da, sagarraren azala errespetatuaz. Honela, azalak iragazkiaren funtzioa egingo du prentsatzerakoan. Aitzinean, hotz handia egin ezkero edota sagarra hotzegia egon ezkero, sagarra jo aurretik berotu egiten zuten. Sagarra jo ondoren ateratzen diren zatiei patsa deritzen zaie.

Ohizkoa den matxakak motor txiki bat du, hortz batzuei eragiten diena, sagarrak horien artean pasatzen direlarik, tresneri horrek inbutu bat dauka gainean, sagarrak biltzen dituena lehertu aurretik, guzti hori lau hankaz eutsita dago, horien artean jotako sagarra erortzen delarik.
Antzinako matxakak motortxo bat izan beharrean, gurpil handi bat izaten zuten, eskuz eragiten zena, argazkian agertzen den bezala. Gaur egun beste sistema aurreratuagoak erabiltzen dira.