Prentsaketa
PATSAREN BERATZEA
Patsa estutu aurretik ohizkoa da denboralditxo bat beratzen uztea bigundu eta herdoil dadin. Beratzen igaroko duen denbora tenperaturaren araberakoa izango da: beroa edo hego-haizea egiten badu, 5 edo 10 ordu nahikoa izango dira eta hotz egiten duenean berriz 15 edo 20 ordu beharko ditu.
Sagarrak dituen sustantzi peptikoen eraginez biguntzen da sagarra, hau hiru motatako a izan daiteke:
Protopektina: Disolbaezina da, ez da muztioan disolbatzen.
Pektina: Aurrekoak degradatzerakoan sortzen da eta erdizka disolbatzen da.
Pektiko azidoa: Pektinatik sortzen da eta guztiz disolbatzen da.
Hiru egoera ezberdinetan aurkitzen den sustantzi hau da sagarrari gogortasuna eta sendotasuna ematen diona. Honi esker ere gertatzen da da patsaren biguntzea eta muztioaren askatzea.
MOTA EZBERDINEKO PRENTSAK
Bi motako prentsak erabiltzen dira, ore handikoak eta ore txikikoak.
Lehengo prentsak, hau da, aitzinekoak, ore handikoak ziren . Egun erabiltzen direnak horien tankerakoak dira baina patsa motor neumatiko bidez estutzen den bitartean, lehen eskuz egiten zen.
Ore handiko prentsak egurrezkoak ziren , gaur egun berriz porlanezkoak direlarik. Prentsa, kaxa karratu baten antzerakoa da, erdian ardatz torlojodun bat du tente. Honek txapel antzeko tramankulu bati eusten dio; txapel horrek kaxarekin bat egiten du eta torlojoaren bidez igo edo jaitsi egiten da, patsa estutu edo sartu ateratzeko.
Mugimendu hori gaur egun modu mekanikoz egiten da. Patsa estutzerakoan, kaxa horrek dituen zirrikituetatik muztioa kanporantz irteten da, hortik kupelera zuzenduz. Patsa behin baino gehiagotan zapaldu beharko da, zuku guztia aska dezan. Prentsaldi bakoitzeko patsa moztu egin beharko da, kanpora irteteko biderik aurkitu ez duen patsa irten dadin, endai baten bidez patsari bira ematen zaio eta hurrengo prentsaldian zukua kanpora irtengo da.
Ore txikoko prentsa mahatsa estutzeko erabiltzen den prentsaren tankerakoa da, borobila da, erdian torlojodun ardatz bat du eta azpian zukua jasotzen duen ontzi bat . Sare bat jartzen da iragazki edo filtro gisa lan egin dezan, horrela, muztioa errazago irtengo da kanpora. Prentsa honetan, eskua edo motor txiki bat erabil daiteke. Patsa ondo estutzeko hainbat prentsaldi egin beharko dira, horretarako patsa atera eta sartu egin behar da prentsaldi bakoitzeko, nahiko neketsua izanik.
Une honetan beste motako prentsak ere agertzen hasi dira, neumatikoak adibidez, nahiz eta oraindik ez dauden oso zabaldurik Gipuzkoan.
Beratutako patsa patsa lehortu bihurtzeko prozesu horretan %60-tik %70 zukua lortzen zen lehengo prentsa zaharrak erabiliaz, orain, tartean motorrak eta laguntza mekanikoa dagoelarik %75 edo %80 muztioa lortzen da, beraz patsa lehorragoa ateratzen da eta muztio kantitate gehiago