Skip navigation.

Kupel motak

EGURREZKO KUPELAK
Antzinean erabiltzen ziren kupelak egurrezkoak izaten ziren; gaur egun ordea egurra baino herdoiltzen ez diren materialak erabiltzen dira batez ere.

Luzaroan erabili izan dira egurrezko kupelak, orain dela gutxira arte ez bait zegoen besterik

ABANTAILAK:
-Tradiziozko itxura
-Eroankortasun maila txikia du tenperaturari dagokionez. Hau da, egurrak ondo isolatzen du kupelean dagoena kanpoko tenperaturaz
-Egurraren duen porositateak arnasa hartzen uzten dio sagardoari.

ARAZOAK:
-- Garbitasun osoa lortzea zaila da . Honek erabateko esterilizazioa lortzea oztopatzen du
-Egurrak zapore berezia ematen dio sagardoari, zenbat eta kupela berriagoa izan orduan eta zapore gehiago emango dio.
-Eguraldi epeletan egiten diren hartziduretan, tenperaturaren aldetik duen eroankortasun txikiak barruko muztioaren tenperatuak gehiegi igotzea eragiten du.
-Zainketa eta arreta handia eskatzen du.

HERDOILTEZINA ALTZAIRUZKO KUPELAK
Horrelako kupel motetan bi motatako xaflak erabiltzen dira: Aisi-304 (%18 kromoa,% 8 nikela, gainontzekoa burdina) eta Aisi-316 (%18 kromoa, %8 nikela, %2 molibdenoa eta gainontzekoa burdina). Bi motako xaflak homologaturik daude baina une honetan zalantzak daude Aisi-304-aren inguruan, beraz batez ere Aisi-136 erabiltzen da.


ABANTAILAK:
-Garbiketa eta desinfekzioa erraza.
-Transmisio termikoa oso ona da, xaflaren loditasunari esker.
- Espazioa oso ondo aprobetxatzen da.
- Egurrezkoa baino merkeagoa da.
- Ez da gehiegi zaindu behar.

ARAZOAK:
-Ez du tradizio itxurarik
- Eroankortasun ona dela eta, kupela dagoen gelako tenperaturarekiko oso sentibera da.
-Klorodun produktuak erabiltzen baditugu garbiketa egiteko, kontu handiarekin egin beharko dugu.