Gure produktuak

productos1.jpg

Eusko Label sagardoa

Eusko Label sagardoa %100 bertako sagarrarekin egindako sagardo naturala da, HAZI fundazioak zertifikatua. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagarzale eta sagardogileak daude bertan sartuta.

HAZI fundazioak bi gauza zertifikatzen ditu Eusko Label sagardoan: %100 bertako sagarra izatea bata eta kalitatezko produktu bat izatea. Analitikak eta dastatze komisio bat pasa behar ditu sagardoak Eusko Labeleko zigilua lortzeko. Sagastitik botilara arteko prozesua kontrolatzen du HAZIk.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagarra erabiltzen da Eusko Label sagardoa egiteko. Gaur egun 250 sagasti desberdinetako sagarra erabiltzen da Eusko Label sagardoa egiteko, Produkzio Integratuan edo Produkzio ekologikoan daudenak guztiak.

ELABORATZAILEAK:GIPUZKOA

ELABORATZAILEAK:BIZKAIA

ELABORATZAILEAK:ARABA

Informazio gehigarria