Gure produktuak

productos2.jpg

Sagardo ekologikoa

Araudi ekologikoa erabiliz egindako sagardoak dira ekologikoak, ez sagastian ez kupeltegian ez botilaratzean, inolako tratamendu kimikorik gabeak. ENEEK erakundeak zertifikatzen ditu sagardo ekologikoak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban eta NNPEK-k Nafarroan. Sagar produkziotik hasi eta botilara arteko prozesu osoa zertifikatzen du. Ekologikoa indartzen ari den produkzio modua da sektore desberdinetan, produktu osasungarri eta inguruarekiko errespetagarrien alde.

Informazio gehigarria